STOP ZUNDAKETAK
-AHTRIK EZ: MENDI MARTXA ETA ALDARRIKAPEN JAIA
Gaur,
igandez, mendi martxa eta aldarrikapen jaia egin dira Idiazabalen,
AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekiko lotunea erabakitzeko iragarri
den zundaketa kanpaina salatu asmoz. Gogoratuko denez, duela hilabete
komunikabideek urriaren amaieran Goierri eta Sakanako herrietan zazpi
zundaketako kanpaina hasiko zela argitaratu zuten.
Euria
espero zenez, martxaren antolatzaileek aurreikusitako ibilbidea murriztea
erabaki zuten. Martxa Olaberria eta Idiazabal arteko puntu batetik gertu
igaro da, eta badirudi bertan zundaketa bat egitea aurreikusita dagoela. Zulatu
beharreko puntuei buruzko ezjakintasun handia dago, kalteturiko udalek,
orain arte, ez baitute horri buruzko inolako informaziorik jaso. Ibilbidean
zehar, bertsio ofiziala ezeztatuz, Aralar mendiguneari modu basatian eragiten
dion hirugarren alternatibak mehatxaturiko
eremuei buruzko azalpenak eman dira, baita Euskal Yaren Gipuzkoako zatiak
zonaldean utzitako itzuliezinezko ondorioez ere mintzatu dira.
Idiazabalera
itzulita, 12:00etan herriko frontoiaren ondoan mendi martxaren amaiera
ekitaldia egin da. Txalapartaren doinuz harrera egin zaie mendizaleei.
Trikitixa eta panderoak girotutako tokiko produktuez osatutako hamaiketakoaren
ondoren, STOP zundaketak-AHTrik EZ ekimenak zundaketen aurka egindako bi
urte eta erdiko borrokaren balorazio oso positiboa egin du (atxikituriko
dokumentua). Ondoren, Inma Mugerza hidrogeologoak AHTak Aralarko
karstean eragin ditzakeen kalteak azaldu ditu. Datorren ostiralean,
azaroak 28, arratsaldeko 6etan, Ataungo udaletxean bere gaurko hitzaldia
xehetasun handiagoz burutuko du. Ondoren,
inguruan bizi diren izaki mitologikoek antzezpen txiki bat egin dute.
Ekitaldiari amaiera emateko, zundaketak egiteko
inolako laguntzarik ezta baimenik ez emateko eskatu zaie mehatxaturiko udalei.
Era berean, Sakanako eta Goierriko bizilagunei gogorarazi zaie adi
jarraitzeko eta 656711130 ekimeneko telefonora deitzeko, bai eta dagokion
udalari ere, zundaketak iragarri diren herrietako lurretan mugimendu
susmagarriren bat antzemanez gero.
ZUNDAKETAK
GELDI DITZAGUN – AHT GELDI DEZAGUN
STOP ZUNDAKETAK - AHTrik EZ ekimena
STOP SONDEOS-AHT NO: MARCHA MONTAÑERA Y ACTO
FESTIVO-REIVINDICATIVO
Hoy domingo ha tenido lugar en Idiazabal
una marcha montañera y un acto festivo-reivindicativo para denunciar la campaña
de sondeos con el fin de decidir la alternativa de conexión del corredor
navarro del TAV con la Y vasca. Como se recordará, hace un mes los medios de
comunicación publicaron la noticia de que a finales de octubre iba a comenzar una
campaña de siete sondeos en diferentes pueblos de Goierri y Sakana.
En previsión de lluvia, la organización de la
marcha acordó recortar el itinerario previsto. La marcha ha pasado cerca de un
punto entre Olaberria e Idiazabal donde parece que está previsto hacer un
sondeo. Hay un gran desconocimiento sobre los puntos a perforar ya que los
ayuntamientos afectados, hasta la fecha, no han recibido ningún tipo de
información al respecto. A lo largo del recorrido ha habido explicaciones sobre
las zonas afectadas por la tercera alternativa, que, en contra de la versión
oficial, afecta de manera brutal al macizo de Aralar. Asimismo, se ha hablado
sobre los destrozos irreversibles causados en la zona por la construcción anterior del tramo gipuzcoano de la
Y vasca.
De vuelta a Idiazabal, a las 12:00 horas al
lado del frontón de la localidad ha tenido lugar el acto final de la marcha
montañera. Al son de la txalaparta se ha hecho el recibimiento a las-los
marchistas. Después del almuerzo de productos locales amenizada por trikitixa y
pandero, se ha realizado una valoración muy positiva de la lucha de dos años
y medio en contra de los sondeos por parte de la Iniciativa STOP
zundaketak-AHTrik EZ (texto adjunto). A
continuación, la hidrogeóloga Inma Mugerza ha explicado brevemente las
afecciones que el TAV pudiera originar en el karst de Aralar. El próximo
viernes, 28 de noviembre a las 6 de la tarde en el Ayuntamiento de Ataun
ampliará con más detalle su intervención de hoy. Posteriormente, los seres mitológicos
que habitan la zona han realizado una pequeña representación teatral.
Para finalizar el acto, se ha pedido a los
ayuntamientos afectados que no presten ninguna ayuda para la realización de los
sondeos y que no concedan ningún tipo de permisos. Asimismo, se ha
recordado a los vecinos y vecinas de Sakana y Goierri que sigan atentos
y llamen al teléfono de la iniciativa 656711130 y al ayuntamiento
correspondiente en caso de que se detecte algún movimiento sospechoso en los
terrenos de las localidades donde se han anunciado los sondeos.
PAREMOS LOS SONDEOS – PAREMOS EL TAV
Iniciativa
STOP SONDEOS - NO AL TAV
GAUR EGUNGO
TESTUINGURUAREN IRAKURKETA
Euskal
Herrian 30 urte baina gehiago daramatzate abiadura handiko trena martxan
ipintzeko helburuz hainbat eta hainbat eskualde kaltetuz. Nafarroako Iza eta
Sakana, GipuzkoakoGoierri eta ArabakoLautada arteko tartean Euskal Y eta Nafar
korridore izena eman dieten atalen arteko lotura egiteko asmoa adierazidute
Espainiako Gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Hori nondik
egin erabakitzeko lehen urratsa dira azken urteotan komunikabideetan bolo–bolo
dabiltzan eta gure artean elkartu eta gaurkoan hona etorrarazi gaituzten
zundaketa asmoek.
Ia bi
urte eta erdi joan dira lehen aldiz eta ezustean Ataunen lehen zundaketa hura
ixilpean egitera agertu zirela. Horrek herritarrak eta bertako udala mugiarazi
zituen eta ez egitea lortu zuten. Horren ondorioz eskualde hauetako AHTren
aurkako eta Ingurumenaren aldeko zenbait taldek AHT zundaketen aurkako ekimena
sortu genuen eta horrelako egoeren aurrean erantzuteko protokoloa adostu. Honen
arabera, AHT zundaketa susmoa piz dezaketen obren aurrean eremu horretako
udalera eta ekimenaren 656711130telefonora deitzea eskatzen da, hauetatik
erantzun koordinatua antolatzeko.
Ondoren
hainbat ekimen antolatu ditu AHT zundaketen aurkako ekimenak:
·
2023an egindako zundaketa baimen eskaeren aurrean, bizikleta
martxa egin genuen, Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabako eskualdeak lotuz eta
zundaketa guztiak berehala geldiaraztea eskatuz eta gizartea zein udalen
arbuioa eskatuz. Bizikleta martxan informazioa zabaltzeaz gain, hainbat
elkarretaratze egin ziren.
·
Bestelako ekintzak burutu dira baita: mendi martxak
(Lakuntza-Arbizu, Iturmendi-Bakaiku, Izurdiaga-Urritzola-Errotz…), hitzaldi
(Ordizia), erakusketa (Lazkao), eztabaida (Ataun), elkarretaratzeak (Beasain,
Altsasu…)
·
Horiez gain, hainbat udaletan mozioak onartu dira zundaketen aurka
(besteak bestre Idiazabalen
Handik
hona, bitan aktibatu behar izan da zundaketen aurreko protokoloa, Nafarroako
Otsobi zein Izurdiagan. Bietan herritarrei eta bertako erakundeetako
ordezkariei esker modu irregularrean egin nahi zituzten lanak gelditzea lortu
genuen. Garaipen kolektiboa izan da.
Denbora honetan, AHTaren erakunde sustatzaileak behin eta berriro agertu dira komunikabideetan,askotan haien arteko ika–mikak tarteko, hainbatetan gerora gezurtatu dituzten informazioa/desinformazioak zabaltzeko eta baita eskualde hauetako borondatearen gainetik jarraitzeko nolako bideetara joko duten ere mehatxatzeko.
Azkenekoz esan dutenaren arabera hemendik aurrera 9 hilabeteko epea dute zundaketak egiteko baina udaletara ez dute informazio, ez baimen eskaerarik bidali eta zehazki non izango diren ere ez da jakiten, Ataun, Beasain, Olaberria, Idiazabal, Bakaiku eta Iturmendiko leku batzuk seinalatu badituzte ere. Jasotako informazioa komunikabide batzuen bitartez jaso dugu, ez bide ofizialetatik, udalek ere ez baitute ezer jaso.
Dakiguna
da hartuko luketen aukera harturik ere, AHTak kaltea lekarkeela inguru hauetara
eta eztabaida ez dela AHTa nondik egin, egin behar ote den dela benetako
eztabaida eta hori erabaki bitarte martxan dauden lanak eta zundaketa asmoak
bertan behera utzi behar direla. Eztabaida horretan ere guk argi dugu ez dugula
AHTrik nahi, irtenbidea izan ordez arazoa delako.
Argi
dugu ere, azken urte hauetan zundaketak atzeratzea lortu bada eman den herri
eta udalen erantzunagatik izan dela eta adi eta borrokan jarraitzeak merezi
duela. Horregatik orain artekoagatik eskerrak eman eta antolatzera deitzen
zaituztegu. Udalei eskatzen diegu zundaketa lanak egiten ez laguntzeko eta
baimenak ez emateko. Era berean, guztioi gogorarazten dizuegu protokoloaren
bidez aurre egiten jarraitzeko..
Gaurkoan
baditugu kartelak eta pegatinak zundaketen protokoloa adierazten dutenak eta
horiek hartzera gonbidatzen dizuegu, zuen herri eta eskualdeetan zabaltzera,
bereziki zundaketak aurreikusten diren herri eta eskualdeetan. Eta bestetik
zuen laguntza ekonomikoa ere behar dugu, azken batean aurrera eramaten ditugun
ekintzak herritarron laguntzari esker burutzen baititugu. Horretarako
hamaiketakoa egiten dugunean aukera izango duzue zuen ekarpena egiteko.
Milesker aldez aurretik.
Azkenik,
gonbidatzen zaituztegu, datorren astean Ataunen izango den hitzaldira, gure
ondoren hitz egingo duen Inma Mugerza hidrogeologoak eta EHUko ikerlariak
emango duena. Hasiera batean asteazkenean ematekoa bazen, azkenean ostirala
28an izango da, arratsaldeko 6etan Ataungo udaletxean. Hitzaldiaren
izenburua: “AHTak, Ingurune karstikoak zeharkatzearen arriskuak”.
Eta
Inmari emango diogu hitza eta gaur igandez hona etorri izana biziki eskertzen
diogu.
STOP ZUNDAKETAK - AHTRIK
EZ
Idiazabal, 2025eko azaroak
23







.jpg)
.jpg)
.jpg)